Zer da Kemen?
1994an sortu zen desgaitasuna duten eta ez duten pertsonentzako Kirol Kluba da KEMEN. Gaur egun 150 bazkide eta 200 boluntario baino gehiago ditugu jarduera ezberdinetan laguntzeko.
Kemenen helburu nagusiak hauek dira:

- Kirol jardueren bidez, alderdi errehabilitatzaileetan, osasunaren mantentzean, aisialdian eta lehiakortasunean, desgaitasuna duen pertsonaren gizarteratzea eta errealizazio pertsonal handiena lortzea.
- Desgaitasuna duten pertsonekin kirola terapia psikologiko gisa erabiltzea.
- Desgaitasunen bat duten pertsonen kirol-integraziorako gizartearen kontzientziazioa eta mentalizazioa lantzea.
- Desgaitasuna duten pertsonei kirol hastapenean laguntzen diegu, materiala erraztuz eta banakako aholkularitza teknikoa emanez. Material egokitu ugari daukagu eta kirola egiteko aukera izan dezaten, gure bazkide eta erabiltzaileei uzten diegu. Izan ere, material hori oso garestia denez, beraietara iristea askotan ezinezkoa da hainbat kirol probatzen hasi nahi duenarentzat.
Nortzuk osatzen dute Kemen?

Desgaitasuna duten eta ez duten pertsonek osatutako klub inklusiboa da. Kirolari gehienek ezintasunen bat dute eta jolas-kirolak zein lehia-kirolak praktikatzen dituzte.
KEMENen, halaber, hainbat boluntario daude (desgaitasuna dutenak eta ez dutenak), klubaren administrazio-lanetan, jardueren dinamizazioan eta kirol-atalen antolaketan laguntzen dutenak, hala nola entrenatzaileak, laguntzaileak, fisioterapeutak, sentsibilizazio-kanpainak egiten dituztenak, etab.