Sailak

Atletismoa

Kirol paralinpikoen artean diziplinarik adierazgarriena da. 1960an Joko Paralinpikoen hasieratik dago presente eta bere froga aniztasunak era guztietako desgaitasunak barne hartzen ditu.

Kirolarien dedikazioak eta teknologian egindako aurrerapenek lehen pentsatu gabeko markak gauzatu dituzte. Kirolariak gurpil-aulkietan lehiatzen dira, protesiekin edo, ikusmen-urritasuna duten kirolariak bezala, gidari baten laguntzarekin.

Kirolariek gaur egun atletismoko aulki espezifiko moderno eta arinak dituzte proba ezberdinetan lehiatzeko. Era berean, atletek erabiltzen dituzten protesiak lehiaketarako bereziki diseinatuta daude, oso material arinekin eta goi-mailako teknologiakoekin.

Kemen Sección Atletismo

Boccia

Desgaitasuna duten pertsonentzako kirol espezifikoa da eta batez ere garun-paralisia duten pertsonei zuzendua. Petankaren antzeko kirola da eta mugikortasun oso murriztua duten pertsonei zuzendua dago.

Kemen Sección Boccia

Kirol honek, modalitate paralinpikoa, parte-hartzailearen kontrol motorra eta zehaztasuna probatzen ditu.

Gurpil-aulkian lehiatuz, kirolariak jaurti, ostikatu edo arrapala moduko gailu bat erabiltzen dute larruzko bola txikiak bola txuritik ahalik eta hurbilen bultzatzeko.

Parte-hartzaile bakoitzak 6 bola ditu jaurtiketa kopuru berdinarekin (bola urdinak edo gorriak).

Txirrindularitza

Nolabaiteko egokitzapena duen edo ez duen bizikleta konbentzional batekin praktikatu daiteke. Baita Tandem, Handbike edo triziklo batekin ere.

  • Bizikleta egokitua: Gorputz-adarren bat moztuta edo lesio neurologiko baliokideren bat duten txirrindulariek erabili ahal izateko egokitzapen mekanikoren bat duten bizkizikleta arruntak dira,.
  • Handbike: Ibiltzeko gaitasunik gabeko kirolarientzat pentsatuta daude, paraplegikoak edo bi hankak anputatuak dituztenak bezalakoak. Hiru gurpil eta besoekin eragiteko egokitutako pedalak dituzte.
  • Tandem: Bi eserleku dituen lineako bizikleta, ikusmen-arazorik ez duen txirrindulari batek, ikusteko urritasuna duen txirrindulari bat gidatzen du.
  • Trizikloa: Ohiko bizikleta baten antzekoa baina atzeko ardatzean bat izan beharrean, bi gurpil ditu. Ohiko bizikleta erabiltzea eragozten dieten motor eta oreka arazoak dituzten kirolariek erabiltzen dituzte.
secciones-ciclismo-01
secciones-ciclismo-02

Neguko Kirolak

Kirol honek, desgaitasun fisiko, psikiko eta/edo sentsoriala duten pertsonentzat egokitu du ohiko eski alpinoa. Kirol hau praktikatzeko aulki bereziak daude eta ikastaroen ondoren lortzen den trebetasun handia eskatzen du. Materialari esker, oinarrizko maila duen kirolariak inolako arriskurik gabe eta erosotasun handiz egin dezake ariketa. Integraziora, autoestimuaren garapenera eta naturarekin harremanetan egotean erabateko askatasun sentsazioa ematera gonbidatzen du kirol honek.

secciones-deportes-de-invierno-01
secciones-deportes-de-invierno-02

Egiteko moduaren eta horretarako erabilitako materialen arabera, hainbat modalitate bereizten dira:

  • Mono-Ski: Eskiatzailea eski bati lotutako euskarri bati lotuta dagoen eserleku moldekatu batean esertzen da. Oreka eta biraketarako bi "estabiloz" lagunduta modu independentean eskia daiteke.
  • Bi-Ski: Eserita eskiatu eta gorputzaren goiko aldean mugikortasun eta indar mugatua duten pertsonentzat da egokia. Bi eski zabalagoekin eta oreka hobearekin.
  • 3 Huellas: Eski bakarrarekin eta bi "estabilo" luzerekin (irristailuz amaitzen diren makulu motz batzuen antzekoa). Horiek osatzen dituzte elurrari eusteko hiru puntuak.
  • 4 Huellas: Bi eski eta bi "estabilo" erabiltzen dituzte.
  • Eski Nordikoa: Lehiakideak hiru kategoriatan banatzen dira. Beheko gorputz-adarretan mugikortasunik ez duten kirolariak eski pare bat akoplatuta daraman "sit-ski" izeneko aulki batean lehiatzen dira. Gainerako kirolariak zutik lehiatzen dira, eta itsuek gainera, gidari bat izaten dute aurretik.
  • Snowboard: Snowboard cross-ean, kirolariak hainbat oztoporekin eraikitako zirkuitu artifizial batetik igarotzen dira, hala nola jauziak, arrapalak, bainuontzia, etab. Snowboard paralinpikoa gorputz-adarretako batean ezgaitasun fisikoa duten kirolariek praktikatzen dute eta sailkapena kaltetutako gorputz-adarren araberakoa da.

Gaur egun, interesatutako profilen arabera, banakako ikastaroak antolatzen ditugu. Kirol honetan hasteko material egokitua daukagu.

Golf

Kirol hau desgaitasun fisiko, kognitibo eta bisuala duten pertsonek praktikatu dezakete.

Gurpil-aulkian dauden pertsonen kasuan, golf zelaian mugitzeko egokia den Paragolfer izeneko aulki berezi bat erabiltzen da.

Goiburu Golf Club (Andoain) elkartearekin lankidetza-hitzarmena daukagu eta eskolak eta hastapen ikastaroak ematen dira bertan.

Kemen Sección Golf

Mendia

Mugikortasun arazoak direla-eta mendira iritsi ezin diren desgaitasunak dituzten pertsonei mendia hurbiltzeko sortu zen Mendi Atala. Gailur batera iritsi, mendi-ibilaldi bat egin edo paseatu nahi duten pertsonak...

Kemen Sección Montaña

Mendi inklusibo batean sinesten dugu eta desgaitasuna duten pertsonek esperientzia horretaz gozatu nahi duten pertsonekin ibilbidea partekatzea, ez bakarrik Joëletten edo norabide-barran doana bere abenturaz gozatzea, baizik eta partekatzea.

Horretarako Joëlette-a erabiltzen dugu. Edozein lursailetan, baita malkartsuenetan ere, mendi-ibiliak egiteko diseinatutako aulkia da. Aulki honek eserlekuaren azpian gurpil bakar bat du eta mugitzeko arazoak dituen pertsona batentzat iristeko zailak diren zenbait espaziotarako sarbidea errazten du. Aulkiak bi zati ditu, aurrealde bat bi eskulekurekin eta atzealde bat beste eskuleku desberdin batekin eta horiek gida espezializatuek erabiltzen dituzte. Kemenen helduentzako bi eta haurrentzako Joëlette bat dauzkagu.

2 norabide-barra ere badauzkagu. Itsuei edo ikusmen-urritasunen bat duten pertsonei mendian orientatzeko tekniketako bat da norabide-barra. Gutxi gorabehera hiru metroko luzera duen listoi bat da, egurrezkoa edo aluminiozkoa izan daiteke; aluminiozkoak zenbait zatitan desmuntatu daitezke, eta desplazamenduetarako eta espedizioetarako egokiak dira. Barraren funtzioa ez da soilik ikusmen-arazoak dituzten pertsonentzat helduleku gisa balio izatea, barraren bidez ere, oso hizkuntza dinamiko bat erabiliz, komunikazio-sistema bat ezar daiteke.

Norabide-barran 3 pertsona daude helduta. Lehenik, ikusi eta entzun dezakeen gidari bat. Erabat itsua den kirolaria erdiko posizioan jarriko da. Ikusi eta entzun dezakeen gidari bat, ikusmen-urritasuna duen kirolari bat edo kirolari gor batek itxiko du barra atzeko posizioan. Norabide-barra osatzen duten hiru pertsonek alde berean egon behar dute beti.

Slalom

Ahalik eta denbora laburrenean zirkuitu bateko oztopo kopuru jakin bat gainditu behar dituzte kirolariek gurpil-aulki baten laguntzaz. Zirkuitua konoz eta bestelako oztopoz, arrapalaz, 360 graduko biraketaz eta sigi-saga mugimendu azkarrez dago osatuta.

Hiru proba ditu: Banakako kanporaketa, Taldekako kanporaketa eta Kronometratua. Egokitutako kirol jarduera honek, praktikatzen duten kirolarien autonomia eta funtzionaltasuna hobetzen laguntzen du.

secciones-slalom

Tiro Olinpikoa

Kemen Sección Tiro

Ohiko tiro lehiaketetan aplikatzen diren arau berberak arautzen ditu Tiro olinpikoa. Egokitzapen desberdinak daude ezgaitasun mailaren arabera. Kirolariek gurpil-aulkitik egin ditzakete tiroak, eserita edo zutik, lesioak horretarako aukera ematen badie. Desgaitasunaren arabera, tiro-mahaia erabil daiteke, baita karabina sostengatzeko euskarria ere. Probak pistolan eta karabinan banatzen dira.

Triatlón

Probak hiru diziplina ditu: ur irekietan igeriketa, errepideko txirrindularitza eta oinezko lasterketa, desgaitasunik ez duten pertsonek egiten duten triatloian bezalakoa. Horietako bakoitzean, kirolariaren beharren arabera, erabilitako materiala alda daiteke. Horrela, txirrindularitzan eskuzko bizikletak (Handbike), egokitzapenekin edo egokitzapenik gabeko ohiko bizikleta, tandema edo trizikloa erabil daitezke. Lasterketa-tartean, makuluak, gurpil-aulkiak, protesiak edo arnesak baimenduta daude. Ikusmen-desgaitasuna duten atletek, gainera, gidaria eraman behar dute.

Kemen Sección Triatlón

Beste Jarduerak

Bestelako jarduera soziokulturalak ere egiten ditugu urtean zehar.

  • Kemen Eguna: Klubaren eguna. Klubeko bazkide guztiek elkar ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko jardunaldia da. Herri-kirolen eta herri-jokoen lehiaketa batekin hasi eta bazkari batekin amaitzen dugu.
  • Rafting: Jarduera egiteko asteburuko irteera.
  • Jarduera soziokulturalak: Hainbat herri eta museotara edo erakusketetara bisitak eta txangoak.
  • Argazki digital lehiaketa: "Ezintasunak dituzten pertsonak kirolean" gaiarekin argazki-lehiaketa bat antolatzen dugu. Aurkeztutako lanek argazki-erakusketa ibiltaria osatzen dute eta hainbat herritan jartzen dira ikusgai.