Esker onak
2016ko Gizarte Balioen DYA Saria

Elkartasunaren, talde-lanaren, ahaleginaren edo konpromisoaren sustapenarekin konprometituta dauden pertsonak edo erakundeak publikoki aitortzeko sortu zen sari hau eta balio horiek gal ez daitezen eta belaunaldi berriei eskain diezaiekegun ondarearen parte izaten jarrai dezaten lortzeko apustu irmoaren barruan kokatzen da..

2017ko Hiritar Merezimenduaren Domina

Urtero, San Sebastian jaiekin bat eginez, Udalak Hiritar Merezimenduaren Domina ematearekin hiriari aparteko izaerako zerbitzuak eskaini edo ematen dituzten pertsona edo entitateak bereizten ditu.

ONCEren 2017ko Urrezko Kriskitina

Ezgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko egindako ekarpena aitortzeko.

2018ko ahalegin eta berrikuntza saria

Arriskuak eta Larrialdiak Kudeatzeko XII. Jardunaldien barruan, Ahaleginaren eta Berrikuntzaren Saria. Udalak, Udaltzaingoak, Donostiako Suhiltzaileak eta MARSek antolatuta.

Euskal Kirolaren Balioen Deusto Saria

Euskal kirolaren balioen defentsan eta sustapenean bereziki esanguratsuak izan diren pertsona, entitate edo ekimenak saritzea eta publikoki aitortzea da bere helburua.

2021ko Gipuzkoako Boluntarioen Saria

Gipuzkoako Boluntariotzaren Sariaren helburua ikuspegi sozial, humanitario eta/edo solidariotik komunitateari emandako bokazioagatik eta zerbitzuagatik nabarmendu diren boluntariotzako pertsona edo erakunde sozialen ibilbidea publikoki aitortzea da; interes orokorreko programetan parte hartu dutenak, kaltetutako kolektiboei laguntzeko eta/edo berdintasuna, giza eskubideak, osasuna, gizarteratzea, kultura, kirola, babes zibila, gazteria, ingurumena babestea edo garapenerako lankidetza sustatzeko. Horrela, gero eta solidarioagoa den Gipuzkoa sortzen lagunduz.