Sentsibilizazioa eta prestakuntza
Gizartea ezintasunaren inguruan sentsibilizatzea da Klubaren helburuetako bat eta horretarako kanpaina desberdinak egiten ditugu urtean zehar.
1.- Ikastetxeak
Hezteko eta balioak transmititzeko guneak dira ikastetxeak. Inguruan duten aniztasunarekin konprometituta dauden herritarrak prestatzeko, desgaitasunaren normalizazioa eta inklusioa hezkuntza-kontzeptuak izan behar dute.
Eskola eta hezkuntza inguruneetan garatzeko pentsatuak, gazteenei desgaitasunaren eta kirol egokituaren mundua ezagutarazteko sentsibilizazio jarduera ezberdinak eskaintzen ditugu Kemenen.

1.1 Desgaitasuna sentitu eta bizi. Kirol egokitua.
Hainbat jolasen bidez eta errealitate horrekin enpatizatzeko, ikasleek desgaitasuna "sentitu eta bizitzen" dute. Desgaitasuna duten pertsonek egin ditzaketen kirolak ezagutzen dituzte eta kirolarien gaitasunei buruz hausnartzeko aukera ematen diegu.
Helburuak hauek dira:
- Joko eta kirol egokituen bidez desgaitasuna ezagutu eta esperimentatzea.
- Desgaitasun mota desberdinetara hurbiltzea eta ohitzea.
- Ikuspegi inklusibo batetik joko eta kirol batzuk praktikatzea.
- Kirol egokitu desberdinak ezagutu eta praktikatu: handbike, slalom, boccia.
- Kirol egokituak ikasgelatan sartzeko estrategiak ezagutzea eta praktikan jartzea.
Metodologia:
Ikasleek jolasten dituzten hainbat joko edo kirol-jarduera erabiltzen ditugu baina aldi berean, desgaitasunak dituzten pertsonen errealitatea hobeto sentitu edo ezagutzen dute.
Jardueraren ondoren, bizi izandakoa galdetegi baten bidez ikasgelatan hausnartzeko aukera eskaintzen diegu.
1.2 Zer da Kemen? Gure esperientziak
Kemen zer den eta kirol egokituaren inguruko hitzaldi informatiboak. Klubeko kirolariek euren kirol eta bizitzako esperientziak kontatzen dituzte.
2.- Sentsibilizazio jardunaldiak

Ikastetxeez gain, kiroldegietan, herriko plazetan eta abarretan sentsibilizazio-kanpainak egiten ditugu. Parte-hartzaileak desgaitasun mota desberdinak dituzten pertsonen errealitatera hurbiltzen dira. Jardunaldi horietan, kirol egokitua egitearen garrantziaz jabetzeko, parte-hartzaileek jolasetan parte hartzeko eta egokitutako materiala probatzeko aukera izaten dute.
3.- Prestakuntza eta hitzaldiak
Kirol egokituari buruzko hitzaldi eta prestakuntzetan parte hartzen dugu. Hona hemen egin ditugun adibide batzuk:
- Mendi-ibili inklusiboko oinarrizko ikastaroa, Mendizaletasuna eta Aisia aktiboa natur ingurunean.
- Joëlette eta norabide-barra erabiltzen hasteko jardunaldiak.
- Kirola bizitzari aurre egiteko modu gisa.
4.- B/SS desgaitasuna duten atletentzat
Lasterketa da bere sentsibilizazio kanpainarik handiena klubarentzat. Batetik, gizartean duen eragina dago eta aldi berean, kirol egokitua ikusarazteko eta normalizatzeko erakusleiho on bat da.Behobia-Donostiari buruzko informazioa
5.- Argazki lehiaketa eta erakusketa
Argazki-lehiaketa digitala: “Desgaitasuna duten pertsonak kirolean” gaiarekin.
Aurkeztutako argazkiekin erakusketa ibiltari bat egiten da kirol egokituaren praktika ikusarazteko helburuarekin.
6.- Jarduera sozialak eta irteera kulturalak
Kirola egiteaz gain, kultura eta aisialdiko jarduerak ere egiten ditugu: Rafting, Aquarium, Albaola, etab.