1994ean sortu zen KEMEN, eskia praktikatzen zuten pertsona ezindu batzuen ekimenez. Elbarrien kirol elkarte bat da eta kolektibo horretan kirolaren praktika bultzatzea da bere egiteko nagusia.

KEMENen lehen helburua elbarria pertsona bezala garatzea eta gizartean ahalik eta integrazio handiena lortzea da. Eta jomuga hori lortzeko bitartekoetako bat, gure ustez, kirola pratikatzea denez, bide horixe hautatu dugu.

Gorago esan dugun bezala, jatorriz eskiaren mundutik bagatoz ere, kirol elkarte gisa hazten joan garen neurrian eta bazkide eta zaletasun desberdinak integratu ahala, kirol gehiago egiten joan gara, eta hala, gaur egun, ondorengo kirol jarduerak praktikatzen dira KEMENen barruan:

- Neguko Kirolak
- Urpeko Jarduerak
- Atletismoa
- Igeriketa
- Txirrindularitza
- Boccia
- Slaloma
- Tiro olinpikoa
- Golfa
- Sentsibilizazio Jardunaldia

Esan behar da, aipatutako kirol hauen praktikarako material egokitua eta ikastaroak ditugula KEMENen. Baina horiez gainera. Aipatu diren kirol horietakoren bat egin edo probatu nahi baduzu, edota beste kirolen batean jarduteko gogo berezia baduzu, zatoz guregana eta hitz egingo dugu.


AURRERA, ZURE DEIAREN ZAIN GAUDE !!!

 

LAGUNTZAILE OFIZIALA